Gaztelueta ikastetxe pribatu kontzertatua da eta honen kokapena Leioan (Bizkaian) dugu. Ikastetxe hau sortzeko ideia 1951. urtean jaio zen, guraso talde batengandik. Guraso hauek, ikasle bakoitzaren garapena bakarkako hezkuntzan, askatasunaren errespetuan eta bakoitzaren erantzukizunean oinarritu nahi zuten, guzti hau, kristautasun bizitzaren zentzuaren ikuspegitik.
Hezkuntzan berrikuntza
Gazteluetak, 65 urteko historian zehar, beti izan du Berrikuntza hezkuntzarako bere proiektuan.
Hirueletasuna
Gaztelania, ingelesa eta euskara: gure errealitatea adierazten duten hiru hizkuntzak, ikasleek, ikastetxean ikasketak amaituz gero, erabiltzen ikasten dutenak.
Norbanako hezkuntza
Ikasle bakoitzaren gaitasun intelektual eta sozialen ahal den eta garapenik handiena bilatzen dugu, nola eta lortu nahi dituen helburuak lortu ahal izateko moduan.
Solidaritatea
Erantzukizunaren eta solidaritatearen zentzua indartzen dugu, gizartean guztion on eta aurrerapen sozialerako lankidetzan jarduteko.
Ingurumenean hezkuntza
Ingurumenagatik arduratzeaz jabetzea eta inguru jasangarria aldezteko neurriak indartzea.
Balio kristauak
Giza formazio, kristau eta formazio intelektuala lantzen da guraso, irakasle eta ikasleen artean, bizi garen gizartea hobetzeko asmoz.
Greenpower proiektua
Ikasgela, egiazko bizitzari lotua den lankidetzako espazio batean bihurtzen da. Ikasteko modu berri honek indartzen du, etenik gabe aldatzen ari den gure munduan, ezaupideak, batetik, eta funtsezkotzat irizten diren trebetasunak, bestetik, egoera berrietara aplikatzeko gaitasuna. Ikasleek oso modu positiboan baloratzen dute aldaketa metodologiko hau, beren motibazioa eta ikasbidea aldezten dituelako.
Helburuak. STEAM Hezkuntza
Science: zientziaren sormenezko aurrerapenak, pentsamenduan eta gizartearen jarreran izan dituen ondorioak aztertzea.
Technology: materialen eta ekoizteko prozesuen ezaupidea aplikatzea produktu berritzaileak diseinatzeko.
Engineers: garapen eta ezaupide komunak trukatzea elkarren ondoko diziplinen artean.
Arts: ideien inpaktua eta diseinu berrietara aplikatzea aztertzea.
Mathematics: arazoa identifikatzea, erraztea, nola eta matematikoki adierazia izan ahal izateko, horretarako erabiliz aldagarriak, sinboloak, diagramak eta eredu egokiak.
Eskumenak. Heziberri
Zeharkako eskumenak
- Komunikazio ahozko, ez ahozko eta digitalerako
- Ikasten ikasteko eta pentsatzeko
- Bizikidetzarako
- Ekimenerako eta jarrera ekintzailerako
- Izaten ikasteko
Berariazko eskumenak
- Hizkuntzaz komunikatzekoa
- Matematikazkoa
- Zientziazkoa
- Teknologikoa
- Sozial eta hirikoa
- Artistikoa
Ingurumena. Garapen jasangarria
Giza jardueren alderdi ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak modu egokian elkartzen dituzten proiektu bideragarriak definitzea.
Ingurumena kontserbatzea, flora eta faunako espezieak arriskuan ez jartzeko.
Energia berrizgarrien erabilera indartzea, ekosistemak sustantiboki hobetzeko.
Aukera berritzaile eta integratzaileak bilatzea, inguru osasungarri eta ekologikoa lortzeko.
Metodologia. Teoria didaktikoak
- Ikasbide kooperatiboa
- Meta-ikasbidea
- Ezaupidean orekarik ezaren bidezko ikasbidea
- Ikasbide adierazgarria
- Eskola itzulia
- Proiektuetan oinarrituriko ikasbidea
- Arazoetan oinarrituriko ikasbidea
- Eskumenetan oinarrituriko ikasbidea
Dokumentazioa. Greenpower Challenge
- Greenpower Challenge F24 kit-car
- Assembly Guide
- Formula 24 Steering Geometry
- Greenpower Formula 24 kit-car body
- Greenpower steering wheel proyect
- Greenpower Goblin Mk2
- Introduction to Finite Elements Analysis
- Mechanical Systems
- Introduction to surfacing
- Siemens education
- Scheme of work Greenpower Challenge
- Assembly
- Body Design
- Steering Geometry
- ICB – IPMA Competence Baseline