HEZKUNTZAN BERRIKUNTZA

Ikasleek, taldean, automobil elektriko eta ekologiko bat egiten lanean dihardute
Guztion proiektu bat dela medio, diziplina ezberdinak lotu eta zerikusian jartzen dituzte

 

NAZIOARTEKO HEDAPENA

Ingalaterrako eskolen 8.000 ikasletik gora dira partaide
Beste herrialdetako, hala nola Brasil, India, Irlanda, Estatu Batuak eta Hegoafrika, ikasleak ere gehitu dira

 

PROIEKTU INTEGRATUA

Ingelesez garatzen da Science, Arts & Technology ikaskizunen barruan
Ikasle denek parte hartzen dute, haien adinei dagozkien kategorietan

1
1

STEAM Hezkuntza

STEAM dago osatua Science, Technology, Engineering, Arts and Maths ingeles hitzen lehen hizkiekin.

Azken urteetan handitu da STEAM kualifikazioa duten profesionalen demanda. Nazioartean, gaitasun hauen inplementazioa gero eta handiagoa da eskoletan, modu horretara hezkuntza egokituz XXI. mendearen beharrizan berrietara.

Ikaskuntza eredu berri bat da, bost diziplina hauen irakaskuntzan oinarritua, baina ez ezaupiderako eremu bananduak modura, ezpada modu integratuan, ikuspegi diziplinarteko eta aplikatu batekin.

STEAM hezkuntzak ahalbidetzen du, ikasleek, berrikuntzarekin zerikusian dauden trebetasun eta eskumenak garatzea. Eta hori alde batera utzirik, etorkizun batean, lanbide zientifiko-tekniko batean jardun ala jardun ez.

Ingurumeneko kontzientzia

Ingurumena zaintzea eta energia berriztagarriak erabiltzea, inguru jasangarri baterako oinarrizko irizpideak modura.

Ingurumenaren ikuspegitik hiri handietako arazo larrien arteko bat da automobilen erregai fosilak erretzeak sorrarazten duen kutsadura.

Gazteak arazo larri honetaz jabetzea eta, hirietan, arazoa konpontze aldera ibilgailu elektriko ekologikoak erabiltzea da Gaztelueta ikastetxeko ikasle eta irakasleek, modu pedagogikoki berritzailean, egiten duten proposamena.

Proiektu zoragarri honen helburua da ikasleengan sorraraztea, oso modu erakargariran, ingurumenerako konpromisoa. Eta, hori, 10 automobil elektriko eta ez kutsagarriak eginaz, horretarako erabiliz, ahal delarik, material birziklatu edo biodegradagarriak.

Metodologia ekintzailea

Project Management, Risk Management eta Finance Management oinarrizko teknikak erabiltzen dira proiektuaren bideragarritasuna lortzeko.

Egiazko testuinguru batean, hezkuntzren eremuaren eta enpresako munduaren arteko loturak ahalbidetzen du, ikasleek, etorkizun profesionalean funtsezkoak diren gaitasunak garatzea.

Ikasleek beren babesle eta beharrezko baliabideak bilatu behar dituzte haien proiektua gauzatzeko; horrela, era berean, komunikazio eta salmentarako gaitasunak ere lantzen dituzte, negoziorako plan bat egitearekin batera. Izan ere, plan hori prestatu eta azaldu behar diete babesleei, horretarako defentsa ingeles eginez.

Taldearen lana modu eraginkorrean zuzendu, planifikatu eta antolatzen ikasten dute, inguru motibagarri batean.

Greenpower ikasgela bisitatu nahi al duzu?

Automobil elektrikoak nola egiten ditugun jakiteko interesa baduzu gonbitea egiten dizugu gure STEAM ikasgelara egun batean etortzeko.

[email protected]