Guztiona den proiektu batean lan egiteak ikasbide kooperatiboko estrategia bat erabiliz emaitza modura du ikaslearen ikasbidea hobetzea, ez bakarrik ezaupideak lortzean, baita ere trebetasunak eta eskumenak garatzean.
Metodologian aldaketa honek eragin positiboa du ikasleen arteko harremanetan. Metodologia honen bidez ikasle bakoitza agente aktibo bat da, ez bakarrik beronen ikasbidean, baita ere bere lagunen ikasbidean.
Talde-lanak sustatzen ditu honako hauek moduko baloreak: enpatia, begirunea, aditzea, erantzukizuna, baterako ahalegina, motibazioa e.a. Alderdi guzti hauen bidez hobeto hartzen zaie aurre, batetik, arazoei eta, bestetik, aurrera egiteko baterako konponbideak bilatzeari.
Lan kooperatiboak hobetzen du ikasketen etekina, pertsonen garapen integrala eta komunikazioa eta, baita ere, adimen emozionaleko trebetasunak garatzen ditu, norberaren emozioak kudeatzen jakiteko eta besteen emozioen funtzioan jarduteko.